Israeli armak saltzeari ez!

Per què és urgent acabar amb el comerç d'armes amb Israel?

Ba al zenekien Israel nahita ari dela bonbardatzen auzoak, ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-kanpamenduak eta anbulantziak Gazako Zerrendan, eta Estatu espainiarrak armak saltzen jarraitzen diola Israeli, herri palestinarra zapaltzen eta sarraskiak burutzen jarraitzeko?

2000. urteaz geroztik, Espainiako Estatuak 139 milioi euroko armak saldu dizkio Israeli.

Ba al zenekien Espainiako Estatuak, gure zergekin, armamentua erosten diola Israeli, eta erosketa horiek zuzenean laguntzen diotela gerra-krimenak eta gizateriaren aurkako krimenak egiten dituen herrialde baten ekonomiari? Israelek Palestina armamentua eta errepresioaren teknologia probatzeko proba-eremu gisa erabiltzen du, eta ondoren mundu osoari saltzen dio, “borrokan probatua” markaren pean. Nazioarteko zuzenbide humanitarioa eta giza eskubideen nazioarteko zuzenbidea nabarmen urratzen dituzten eragiketetan palestinarrekin frogatutako armak eta teknologiak dira. Munduko hainbat armadek erosten dituzten armak eta teknologiak dira, tartean Espainiako armada.

Azken aste hauetan bakarrik, Espainiako Estatuak Silam suziri-jaurtigailuak erosi dizkio Israeli, 576,4 milioi euroren truke (irailaren 12an) eta 1.680 Spike misil, 285 milioi euroren truke (urriaren 3an).

Israelek herri palestinarra sarraskitzen jarrai ez dezan, premiazkoa da Israeli armak erosi eta saltzeko negozioa amaitzea. Lagundu lortzen!

Zer egin dezakezu?

Israelekin merkataritza militarra eta segurtasunekoa amaitzea gure esku dago. Mundu zuzenagoa, baketsuagoa eta sekuritizazio gutxiagokoa lortzen laguntzea zure esku dago. Sinatu gure manifestua eta exijitu Gobernuari Israelekin armak saltzeari amaiera emateko. Pedro Sanchez EBko Kontseiluko buru den honetan, garrantzi handiko keinua da. Zabaldu materialak eta bihur zaitez kanpainaren bozgorailu. Partekatu zure ingurune hurbilenarekin, lagun-taldearekin edo lantokiarekin. Ahots guztiek bat egiten dute. Eskatu zure Udalari mozio bat onartzeko. Idatzi eta nola egin azalduko dizugu.

Últimes notícies