Gobernuari eskutitza
GELDITU DEZAGUN ISRAELEKIKO ARMA TRAFIKOA!
Eskutitza osoa irakurri
Israeli armen enbargo integrala ezartzeko premiazko neurriak har ditzala eskatzen diogu. Armen enbargoa bakea mantentzen laguntzeko neurri indartsua da eta beste testuinguru askotan eraginkorra dela erakutsi du; hala nola Hegoafrikako apartheidarekin amaitzeko. Badakigu zure eskuetan dagoela. Agindu morala ez ezik, nazioarteko zuzenbidearen araberako betebeharra ere bada
Hilabete gehiegi daramagu Israelek egunero egiten dituen sarraskiak ikaraz ikusten. Armamentua eta munizioa Espainiatik hornitzeak, armak eta erregai militarra estatuko lurraldetik igarotzeak eta material militarra erosteak okupazioa iraunarazten eta Palestinako herriaren aurkako genozidioa finantzatzen laguntzen dute, bizien galera eta zibilen sufrimendua areagotuz.
Nazioartean, Espainia bakearen eta herri palestinarraren alde agertu den herrialde gisa nabarmendu da. Baina ez da nahikoa. Espainiak Israelekin harreman militarrak dituen bitartean, sarraski honen konplize izaten jarraituko du. Espainiako Estatuko biztanleek hilabeteak daramatzate kaleak betetzen, Gobernuari neurriak eskatzen. Herriak ez du sarraski honen konplize izan nahi eta entzun egin behar zaio.
Zu buru zaituen gobernuak, bere burua progresistatzat duenak eta giza eskubideen eta nazioarteko zuzenbidearen defentsa maila globalean gidatu nahi duenak, askoz gehiago egin behar du Palestinako eta Libanoko herrien eskubideen alde, bere ahotsa Israelekiko armen salerosketa geldiarazi duten beste nazioen ahotsari gehituz. Zure gobernuak itsasargi bat bezala agertu behar du iluntasunaren erdian.
Palestinako herriak hainbat hamarkadatako okupazioa, desplazamendua eta oinarrizko eskubideen urraketa sistematikoak jasan ditu. Nazioarteko komunitatearen erantzukizuna da, Espainia barne, zapalkuntza-erregimen horren konplize ez izatea, zuzenean edo zeharka. Armak enbargatzea ekintza zehatza eta premiazkoa da neurrigabeko indarkeriari amaiera emateko eta konponbide justua lortzen laguntzeko.
Zugan konfiantza dugu jarrera ausarta eta koherentea hartzeko, eta justizian eta giza eskubideen errespetuan oinarritutako bake iraunkorra bilatzen duten nazioarteko ahaleginak babesteko. Historiak gure ekintzengatik epaituko gaitu honelako une kritikoetan. Ezin dugu onartu Israelek palestinar gehiago hiltzea. Amai dezagun izugarrikeria hau.
sinatu gutun hau…

Pedro Almodóbar
Zinemagilea

Maruja Torres
Idazlea eta kazetaria

Andreu Buenafuente
Aurkezlea eta komikoa

Rozalén

Juan Diego Botto
Aktorea

Alba Flores
Aktorea

Iciar Bollaín

Luis Tosar
Aktorea

Marisa Paredes
Aktorea