Informatu zaitez!
Espainiako estatuak harreman militar luzea izan du Israelekin eta horren baitan honakoak biltzen dira; Israeli material militarra eta segurtasunekoa erostea, bertara armak eta munizioa esportatzea, arlo militarrean eta segurtasunekoan lankidetza publiko-pribatua, elkarrekin egindako ikerketa lanak, eta elkarlanaren bidez edo modu permisiboan beste herrialdeetatik Israelera bidean Espaniako estatuko lurraldetik pasatzen uzten diren armak edo material militarra.
ISRAELEKIKO HARREMAN MILITARREK NAZIOARTEKO ZUZENBIDEA URRATZEN DUTE

Armen Merkataritzari buruzko Tratatua
Espainiak berretsitako itun honek armak, munizioak edo osagaiak esportatzea debekatzen du, baldin eta horiek genozidioa, gizateriaren aurkako krimenak, 1949ko Genevako Hitzarmenen arau-hauste larriak edo bestelako gerra-krimenak egiteko erabil badaitezke. Eta, zalantzarik gabe, horixe da Israel Palestinan egiten ari dena. NBEko adituek 2024ko ekainean gogorarazi dute Israeli armak transferitzeak gerra krimenen, gizateriaren aurkako krimenen edo genozidioaren konplize bihur dezakeela estatu bat.

53/2007 Legea, abenduaren 28koa, defentsarako eta erabilera bikoitzeko materialaren kanpo-merkataritza kontrolatzeari buruzkoa
Espainiako legeria are espezifikoagoa da armak esportatzeko lizentziak ukatzeko eta eteteko agindua emanez, baldin eta lizentzia horiek “mundu edo eskualde mailako bakea, egonkortasuna edo segurtasuna eragotz badezakete, ezkutuko tentsioak edo gatazkak areagotu baditzakete, gizakiari zor zaion errespetuaren eta duintasunaren aurka erabil badaitezke, barne-errepresiorako edo giza eskubideen urraketa-egoeretan, helmugatzat transferitutako materialak desbideratu izanaren

Genozidio Delitua Prebenitzeko eta Zigortzeko Konbentzioa
Konbentzio honek estatuei ezartzen die genozidioa prebenitzeko eta zehapenak ezartzeko betebeharra, eta bistan da hori bateraezina dela EBren eta Israelgo estatu ultra-militarizatuaren arteko lehentasunezko merkataritza-akordioarekin, Espainiak defentsa arloan duen lankidetzarekin, Israelgo armamentua erostearekin eta segurtasun-kontratuak esleitzearekin. Izan ere, horiek finantzatzen eta ahalbidetzen dute Nazioarteko Justizia Gortea ikertzen ari den genozidioa. Gorteak kautelazko neurriak eman ditu dagoeneko, eta hainbat txosten bat datoz bertan gertatzen ari dena genozidoa dela aitortzeko.

Nazioarteko Justizia Gortea eta NBEren batzarra
Azkenik, Nazioarteko Justizia Gortearen 2024ko uztaileko Iritzi Aholku-emaileak eta NBEren Biltzarraren 2023ko iraileko ebazpenak NBE beraren aldez aurreko ebazpenek ezarritako betebeharra azpimarratzen dute; hau da, estatuek neurriak har ditzatela Israel Palestinako lurralde okupatuetan egon ez dadin (hortik alde egin dezan) eta egoera horri eusteko laguntzarik ez emateko.
«Israeli armamentuak saltzeko operazioei dagokionez, urriaren 7tik ez da bakar bat ere egin»
José Manuel Albares, Kanpo Arazoetako ministroa, 2024ko urtarrilaren 29an Diputatuen Kongresuko Kanpo Arazoetako Batzordean egindako adierazpenak.
ISRAELI EGINDAKO ARMA-ESPORTAZIOAK EZ DIRA GELDITU
Israelgo armadak erabiltzen duen armamentu guztiaren zati handi bat ez bada ere, Israelera esportatzen den armamentu-materiala Espainiako estatuko lurraldean fabrikatzen da, Israelek metatzen dituen Giza Eskubideen urraketa larriak eta okupazioarekin ez laguntzera behartzen duten NBEren hainbat ebazpen alde batera utzita. 2005etik 2022ra bitartean Israelera 28,67 milioi euro esportatu ziren material militarrean, eta 40,71 milioi euro erabilera bikoitzeko materialean. Jose Manuel Albares Atzerri ministroak 2023ko abenduan eta 2024ko urtarrilean adierazi zuen urriaren 7tik ez zela armamenturik esportatzen Israelera, eta Espainiak armak “bahitu” zizkiola Israeli. Gobernuak behin baino gehiagotan errepikatu du hori.
Hala ere, elDiario.es-ek 2023ko azaroan azaldu zuenez,Palentzian kokatutako Norvegiako jabetza duen Nammo lantegiak Israeli 2017tik emandako munizio kopururik handiena eman zion (3,64 milioi euro guztira), ia milioi bat euroko balioa zuena. Gobernuak ez zuen esportazio hori onartu behar izan, Israelek ordurako giza eskubideen urraketa larriak egiteaz gain, NBEk hainbat ebazpen emanak zituelako. Nolanahi ere, Gazaren kontrako egungo erasoaldia kontuan izanik, atzera bota beharko zukeen munizio esportazio hori, defentsarako materialaren kanpo-merkataritza kontrolatzeko erregelamenduak jasotzen duen bezala.
2023ko azaroan, Palentzian kokatutako Norvegiako Nammo fabrikak 2017tik Israeli igorritako munizio kopururik handiena bidali zion
Baina afera da Norvegiak duela hogei urtetik debekatua duela Israelera armak esportatzea, eta, beraz, Nammo enpresak Espainiako eta beste herrialde batzuetako legezko permisibitatea erabiltzen du bere negozioarekin jarraitzeko.
2023ko abenduan, Filipenetara esportatzekoak ziren 125.240 euro hegazkin-bonbetako pieza esportatu ziren Israelera Estatu espainiarretik. Beste aldi batzuetan Filipinetara esportazioa ukatu zen herrialde horrek giza eskubideak urratzeagatik.
Espainiak ia 50 milioi euroko balioa zuen armamentua –gobernuaren esanetan “ez hilgarriak”- esportatu zuen Israelera 18 hilabetean (2023ko urtarriletik 2024ko ekainera).
Exekutiboak urriaren 7tik esportazio-lizentzia berririk ez dela onartu esan arren, lehendik zeudenak atzera bota behar zituen. 2025eko urtarrilean DataComex atariak Israelera egindako arma-esportazioetan 22.730 euro gastatu direla erakusten du. Kopuru txikia izan arren, bistan da benetako enbargorik ez dagoela.
ISRAELI ARMAK EROSTEAK OKUPAZIOA, APARTHEIDA ETA PALESTINAKO BIZTANLERIAREN AURKAKO ERASOAK FINANTZATZEN DITU
Espainiak Israeli erosten dion armamentu eta segurtasun-material mordoa Palestinan egindako eraso militarren esperientzian eta biztanleria zibilaren kontrako errepresioan garatu da hainbat hamarkadatan. Horrela nabarmentzen dute fabrikatzaileek “gerran frogatua” etiketekin iragarriz.
Azken 15 urteetan, Espainiak 200 milioi euro inguru inportatu ditu Israeldik “Armak, munizioak eta osagarriak” atalaren baitan (ia 7 milioi 2023ko abendutik 2024ko abuztura bitartean).
Eta hori, zalantzarik gabe, Palestinaren okupazioarekin eta herritarren aurkako errepresioarekin eta sarraskiarekin estuki lotuta dagoen arma-industriari laguntza ematea da.
Gainera, aipatu behar da inportazio horiek Espainiak egindako armamentu israeldarraren erosketa guztien zati bat baino ez direla, beheko adibide batzuetan ikus dezakegun bezala.

milioi euro
Espainiak Israeldik “arma, munizio eta osagarrietan” inportatutako kopurua da 2023ko abendutik 2024ko abuztura bitartean. 2025eko urtarrilean Defentsak bonbak, granadak eta jaurtigaiak erosi zizkion Israeli 2.150.000 euroren truke.
milioi bala
6 milioi euroren truke erosi zitzaizkion Israelgo Guardian Homeland Security enpresari 2024ko urrian.
KONTUAN HARTU BEHARREKO BESTE ADIBIDE BATZUK
Spike misilak
Spike misilen programak bakarrik ehundaka milioi euroko negozioa dakar, eta horietatik zati bat bakarrik kontabilizatzen da "inportazio" gisa. 2002an akordio bat sinatu zuten Santa Bárbara Sistemas enpresa espainiarrak (General Dynamics konglomeratu estatubatuarraren zati bat) eta Rafael enpresa israeldarrak (Espainian Pap Tecnos eskumendeko enpresa duena), Espainiako Indar Armatuei 260 tiro-postu eta irismen ertaineko 2.550 misil kontrakarrorekin (4 km) hornitzeko, Espainiako Defentsa Ministerioarentzat 364 milioiko kostuarekin. Misilak Rafael enpresaren garapena izan arren, Santa Barbarak Espainian fabrikatu eta integratu zituen, teknologia transferitzeko kontratu baten bidez. 2018an, Ministroen Kontseiluak diru partida berri bat baimendu zuen lankidetza-hitzarmen honetara bideratzeko Spike misilen programaren garapen teknologiko eta industrialerako eta, duela gutxi, 2023ko irailaren 12ko Ministro Kontseiluan, Pap Tecnos-ek garatuko duen Spike misil gehiago erostea onartu zen, 285 milioi euroko balioarekin.

SILAM suziri-jaurtigailuak
Espainiako merkataritza-harremanen eta kontratu publikoetarako sarbidearen beste adibide esanguratsu bat hauxe da; bost urtean ordaindu beharreko 576,4 milioi euroren truke onartutako SILAM mugikortasun handiko suziri-jaurtigailuen erosketa, Expal, GMV eta Escribano enpresa espainiarrek eta Elbit Systems israeldarrak batera garatutakoa.

Dronak, dorretxoak eta askoz gehiago
KEINUAK BAINO ZERBAIT GEHIAGO NAHI DUGU: ERABATEKO ENBARGOA
Espainiako gobernua Israelekiko harreman militar batzuk mozten hasi da, herritarren presioak eta hainbat daturen argitalpenak bultzatuta. 2024ko urriaren 29an, Barne Ministerioak Israelgo Guardian Homeland Security enpresari 15 milioi bala erosi zizkiola argitaratu eta ordu batzuetara, Barne Ministerioak iragarri zuen kontratua eteten hasi zela “Israelgo Estatuari armak ez saltzeko edo erosteko konpromisoa” mantentzeko, “Gazako lurraldean gatazka armatua piztu zenetik”. Kontratuaren etete iragarpen hori eta aipatutako konpromisoa oso berri onak dira, baina enbargo-adierazpen ofizial bat behar dugu, harreman militar horiek guztiak eta oraindik martxan daudenak automatikoki geldiarazten dituena.
Armamentuaz gain, Espainiako estatua eta beste administrazio autonomiko batzuk Israelgo segurtasun-teknologiaren mende jartzen ari dira, gobernuak onartu duen bezala, gure segurtasuna eta gure datuak NBEren ebazpenak sistematikoki urratzen dituen eta Nazioarteko Zuzenbidea onartzen ez duen herrialde baten eskuetan jarriz.

ISRAELGO ESKUMENDEKO ENPRESA MILITARRAK ESPAINIAKO ESTATUAN
Espainian Israelgo eskumendeko enpresak egotea Espainiaren eta Israelen arteko lankidetza militar estuaren erakusgarri da. Enpresa horien salmentak ere ez dira normalean material militarraren inportazio gisa kontabilizatzen. Eskumendeko enpresa horien artean, honako hauek azpimarra ditzakegu:
PAP TECNOS
AERONAUTICS ENTERPRISE ESPAÑA (AEE)
MAGAL ESPAÑA
Magal multinazionalaren eskumendeko enpresa espainiarra da, 1967an IAI israeldarraren banaketa gisa sortua. Magal enpresa liderra da zaintza adimentsu perimetralean, sarbideen kontrolean eta zibersegurtasunean, besteak beste. Enpresa nagusiak, Magal Security Sistems Ltd, apartheid-aren harresiaren segurtasunaz arduratzeaz gain, Palestinako lurralde okupatuko legez kanpoko kokalekuak segurtasun-sistemaz hornitzen ditu. Azken urteetan, Magalek nabarmen igo du negozio-zifra Espainiako estatuan.
GUARDIAN SPAIN HOMELAND SECURITY
Espainiako hainbat polizia taldek Israelgo produktu militarrak edota polizialak erosi dituzte Guardianen bidez, eta, enpresa honen arabera, haren bezeroen artean, Defentsa Ministerioa, Barne Ministerioa, Errege Etxea, Zerga Agentzia, Guardia Zibila, Esquadra Mossoak, Ertzaintza, Polizia Nazionala edo Foruzaingoa egon dira, besteak beste.
OFWARE ESPIA ENPRESAK
Gainera, badakigu Espainiak Israelgo enpresek eskaintzen dituzten espioitza eta intertzeptazio zerbitzuak erabiltzen dituela. Erosleen artean hauek nabarmentzen dira: Defentsa Ministerioa, CNI, Polizia Nazionala, Guardia Zibila eta hainbat polizia autonomiko.
Eta eskainitako produktuen artean, NSO Group Technologies enpresaren Pegasus espioitza programa, Cellebrite edo Verint Systems enpresaren zerbitzuak eta aplikazioak nabarmentzen dira.
EZ DUGU NAHI ISRAELERAKO ARMAMENTUA ESTATU ESPAINIARREKO LURRALDEAN ZEHAR IBILTZEA
Ikuskapen-protokolo sistematiko bat behar dugu Estatu espainiarreko portuetan gelditu eta Israelera doazen itsasontzi guztientzat, armak garraiatzeko probabilitate handia baitago.
Beharrezkoa bada, itsasontzi bakoitza banan-banan salatuko dugu. Halere, Israelera bidean estatu Espainiarreko portuetan gelditzen diren itsasontzi guztiak sistematikoki ikuskatzeko protokolo bat behar dugu, izan ere ontzi horietan genozidioa egiteko erabiliko diren armak edo erabilera bikoitzeko materiala garraiatzeko probabilitate handia dago.
Halaber, jp-8 erregai militarra (F-16 hegazkinetarako espezifikoa) Espainiako portuetatik garraiatu izanaren ebidentziak daude, hilero errepikatzen den AEB-Israel ibilbide baten bidez.

mila tona
ISRAELEKIN EGINDAKO SALATU BEHARREKOAK BESTE LANKIDETZA BATZUK
ARMA AZOKAK
Gure lurraldeetan Aerospace & Defense Meeting edo Aviation Week bezalako arma-azokak egiten dira eta horietan administrazio publikoek parte hartzen dute. Azoka horietan, Palestinako herriaren aurkako genozidioarekin irabaziak lortzen ari diren enpresek esku hartzen dute, eta gizarte zibilaren kontra probatutako teknologia saltzera joaten dira. FEINDEF 2025 azokan Israelgo enpresak eta erakundeak baztertuko dituen Defentsa Ministerioaren erabakia txalotzen dugu. Albiste bikaina da, baina enbargo osoa egonen balitz bazterketa diskrezional hori beste edozein azokara hedatuko litzateke automatikoki.
DIRU PUBLIKOAREKIN FINANTZATZEA
[…] Arlo horri dagokionez Espainiako Gobernuak ez du erabakitzeko ahalmenik, baina gaia EBren agendan sar dezake. “
BANKAREN KONPLIZITATEA
Centre Delàs delakoak argitaratu berri duen txostenak («La Banca Armada y su corresponsabilidad en el genocidio en Gaza») Israelen erasoaldiarekin banketxeek eta arma-enpresek nola irabazten duten aztertzen du. Israelera egindako arma-esportazioen, horiek egiten dituzten enpresen eta horiek finantzatzen dituzten bankuen arteko loturak dokumentatu dira, palestinarren aurka egindako gerra-krimenetan duten erantzukizuna adieraziz. Espainiako 12 banku identifikatu dira, hala nola Santander eta BBVA, Israeli armak saltzen dizkioten enpresak finantzatu dituztenak, 2.442 eta
1.500 milioi dolarrekin, hurrenez hurren. Banku horiek ezingo lukete inbertitu Israelgo armamentu-enpresetan, arma enbargo bat egonen balitz.
LANKIDETZA PUBLIKO-PRIBATUA IKERKETA MILITARREAN
Espainiako unibertsitate eta erakundeak eta Espainiako armada bera Israelgo armamentu-industriarekin elkarlanean ari dira, aplikazio militarrak ikertzeko, teknologian trebatzeko edo entrenatzeko hainbat akordiotan. Kordobako Unibertsitateko kasu honetan, esaterako, dirua eta baliabide publikoak erabiltzen dira Palestinako okupazioan eta genozidioan laguntzeko. Konplizitate hori ez litzateke posible izango Israeli erabateko enbargoa jarrita.